2016-06-21

AZKENEAN LORTU DUGU!

Lehen saiakeran zerbaitek huts egin zuen , baina oraingoan lortu dugu! Ikasturteari agur esan nahian, AZKENEAN JAIO DIRA GURE TXITAK! A ze festa sortu den lehen orduan: ikasle guztiak inguratu dira jaioberriak agurtzera. Baita lehen hezkuntzatik ere!
AZKENEAN! ZE POLITAK!

2016-06-18

Mila esker, Samaniego ikastetxeko komunitateak antolatzen duen 2. eskuko liburu azokan parte hartu duzuen guztioi: materiala sailkatuz, salpostuan lan eginez, liburuak erosiaz... Guztioi esker, Kolonbiako Guabas bailarako bibliomula proiektuari laguntzen jarraitzeko 580 € bildu ditugu. ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO berriro ere.
2.eskuko liburu azoka

2016-06-14

5 urteko gelako ikasleak, duela hilabete landatu genituen letxugak jaso ditugu gaur. A ze entsalada goxoa afalduko dugun!
Letxugak ederrak jaso ditugu!

2016-06-02

Babarruna eta artoa erein dugu eskolako baratzean. Lehenengo, bi babarrun ale eta arto ale bat hartu dugu bakoitzak eta gero, hirunaka zuloan gozo-gozo utzi ditugu. Azkenean, atxur txikiarekin estali ditugu. Orain pixkat itxaron beharko dugu, ea jaiotzen ikusten ditugun! Seguru oporren bueltan handi-handiak izango direla.
3 urteko ikasleok babarruna eta artoa erein dugu.
Babarruna erein nahi dugu eta, aurrez artoa erein behar... Ez da lan makala!
3 urteko ikasleak artoa aletzen

2016-06-01

Tolosaldeako eskolarteko topaketak ospatu genituen atzo. KONTSUMO JASANGARRIAREN inguruan egindako taldeka lana partekatu genuen eta taller politak egin genituen. Ondo pasa genuen goiza