2014-04-08

Tolosaldeako AG21eko 2. buletina

                                                               


TOLOSALDEA
2013-2014 ikasturtea ENERGIA JASANGARRIA
Herri diagnostikoa  egiten






Dagoeneko joan zaizkigu lehenengo bi hiruhilekoak eta orain arte ikastetxe barruan egon gara lan
eta lan aurtengo gaia ezagutzen eta ikastetxea aztertzen.
Orain, kalera irten eta gure ingurua aztertzeko garaia da!






Ikastetxeen arteko foroak


Ikastetxe bat baino gehiago dugun herrietan, ordezkariak bilduko gara proposamen bateratua adosteko,

konpartitzen dugun herria baita! Herriaren diagnostikoa Energiari dagokionez gure herriak zein
egoeratan dauden jakin nahi dugulako kaleetara irten gara:
-LHkoek energiaren erabilerak, nondik nora doan eta
argi kutsadura aztertu dugu.
-DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketakoek energia iturri
desberdinak, udal eraikuntzen egoera eta
udaletxearen plangintza energetikoak.

Lan hauetatik ateratako ondorioetatik konpromisoak
hartu eta proposamenak egingo ditugu!

VI. Topaketa


Ez gaude bakarrik! Tolosaldeko 11 herritako ikastetxeak gaude
EA21 proiektuan eta ingurumenean mugarik ez dagonez, herri batean gertatzen denak
ingurukoetan eragina izan dezake, eta azken finean planeta osoan. Horregatik, eskualdeko
ordezkariak elkartuta, denon artean norabide berdinean lan egiteko indarrak hartuko ditugu
Tolosan ospatuko dugun VI. Topaketan.
Non: Tolosako Musika Eskolan
Noiz: Maiatzak 14, asteazkena, 9:30etatik-12:00etara.

Udal Foroak 


Herrietako udal ordezkariekin elkartuko gara gure proposamenak
helarazteko. Egindako lana aurkeztu eta konpromisoak berrestearekin batera, gure herriak
energetikoki jasangarriagoak izan daitezen proposamenak luzatuko dizkiegu. Foro hauek
maiatzean zehar egingo ditugu.