2014-05-21

UDAL FOROAN IZAN GARA

Tolosako beste ikastetxeekin batera, Udal foroan izan gara.
Gutako batzuk, lehen aldiz izan gara udaletxean eta oso polita eta handia iruditu zaigu barrutik.







Bertan, udal ordezkariei  ikasturtean ENERGIA JASANGARRIAren inguruan egindako lanaren berri eman diegu.

Guk hartutako konpromezuak eta udalari egindako proposamenak azaldu dizkiegu eta arretaz entzun dituzte gure mezuak










Gure lana aintzakotzat hartu dute eta horrela
 jarraitzeko eskatu digute.














2014-05-19

TOLOSALDEAKO IKASTETXE ARTEKO TOPAKETAK

Kaixo:Maiatzaren 14ean, Tolosako musika eskolan , Tolosaldeako ikastetxeetako 96 ikasle bildu gara eta bakoitzak bere ikastetxean aurtengo gaiaren, ENERGIA JASANGARRIAREN, inguruan landutakoaren berri elkar trukatzeko aukera izan dugu.

Hau da hau ikasle pila!
Talde lanean gogoz aritu ginen eta bertso dotoreak sortu genituen.
Baita abestu ere!
 Polita izan da , beste herrietan ere, ingurumenaren alde gu bezala gogotik saiatzen direla ikustea !






Maiatzaren 21ean, Udal Foroan, energia aurrezteko  gure proposamenak jakinaraziko dizkiogu alkateari.

2014-05-05

TOLOSAKO IKASTETXEEN ARTEKO FOROAN GURE PROPOSAMENAK AURKEZTU DITUGU.

 Apirilaren 30ean,  musika eskolan Tolosako ikastetxeen Foroa ospatu dugu. Bertan, gure ikastetxean, energia jasangarriaren inguruan egindako lana  besteekin elkar-trukatzeko  aukera izan  dugu.




 Lehenengo, zikloka bilduta, ikastetxean egindakoa azaldu  eta Tolosako udalari egin beharreko proposamenak aukeratu ditugu.




                                      Gero denok elkartu gara.

   


 Bertan, denon artean aukeratutako proposamenak besteen aurrean aurkeztu ditugu.













                    Azkenik  gustokoenak bozkatu ditugu.


Laister, maiatzaren  14an, eta toki berean, Tolosaldeko ikasleen Topaketetan  elkartuko gara eta eskualdeko beste  ikatetxeetan energia jasangarriaren inguruan egin den lana ezagutzeko aukera izango dugu.

Aurrerago informatuko zaituztegu!